¿izan ahal da aa feminista?
URTEA: 2025
DIRULAGUNTZA: Gasteizko Udalak antolatzen duen Arte eta Giza Eskubideen deialdia
Adimen artifizialak feminista izan daitezke? Erakusketa Femias kolektiboak —Aiskoa Pérez, Alejandra Bueno eta Laura MM artistek osatua— garatu du, Mugarik Gaberen lankidetzarekin, Gasteizko Udalak bultzatutako 2025eko Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdiaren barruan.
Erakusketak hausnarketa kolektiboa proposatzen du adimen artifizial sortzaileen inguruan —bereziki irudiak ekoizten dituztenen inguruan—, baita haien funtzionamendua zeharkatzen duten genero-, lurralde- eta kultura-arrakalen inguruan ere.
Artearen bidez, publikoari teknologia hori gerturatzea, haren joera eta aurreiritziak ulertzea eta giza eskubideei buruzko eztabaida irekitzea bilatzen da, aro digitalaren testuinguruan.
Proiektuan, gainera, Latinoamerikako bi artista aritu dira: Rocío Soria-Díaz eta Felipe Ribas San Martín. Haien lanek eta ikuspegiek Hego Globalaren ikusmoldea ekartzen dute adimen artifizialen eta iruditerien ingurura, eta elkarrizketa zabaldutzen dute zentro teknologiko hegemonikotatik harago.
Zer ikus daiteke
Erakusketa 5 gunetan banatzen da:
- Testuingurua
- Taxonomiak
- AAren iruditeria
- Imajinario disidentea
- Begirada ebaluatzen
Era honetan, erakusketak ibilbide bat proposatzen du adimen artifizialaren oinarrizko kontzeptuetatik eta giza eskubideetan duen eraginetik hasi eta teknologia horiek sortutako irudikapen bisualetaraino.
Publikoa gonbidatuta dago hausnartzera, interakziora eta teknologiarekiko duen harremana zalantzan jartzera, ulertuz tresna digitalak ez direla neutroak, haiek sortzen dituzten gizarte-egituren isla baizik.

