Scroll Top

IZAN AHAL DA AA FEMINISTA? ERAKUSKETA

2025eko
“Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa” deialdia

Abenduaren 11tik urtarrilaren 25era

Lekua:  Montehermoso Kulturunean

Laguntzailea: 
Mugarik gabe 

Antolatzailea: 
Gasteizko Udala
Garapenerako Lankidetza Zerbitzua eta Montehermoso Kulturune

Adimen artifizialak feminista izan daitezke? Erakusketa Femias kolektiboak —Aiskoa Pérez, Alejandra Bueno eta Laura MM artistek osatua— garatu du, Mugarik Gaberen lankidetzarekin, Gasteizko Udalak bultzatutako 2025eko Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdiaren barruan.

Erakusketak hausnarketa kolektiboa proposatzen du adimen artifizial sortzaileen
inguruan —bereziki irudiak ekoizten dituztenen inguruan—, baita haien
funtzionamendua zeharkatzen duten genero-, lurralde- eta kultura-arrakalen inguruan ere.

Artearen bidez, publikoari teknologia hori gerturatzea, haren joera eta aurreiritziak
ulertzea eta giza eskubideei buruzko eztabaida irekitzea bilatzen da, aro digitalaren
testuinguruan.

Proiektuan, gainera, Latinoamerikako bi artista aritu dira: Rocío Soria-Díaz eta Felipe Ribas San Martín. Haien lanek eta ikuspegiek Hego Globalaren ikusmoldea ekartzen dute adimen artifizialen eta iruditerien ingurura, eta elkarrizketa zabaldutzen dute zentro teknologiko hegemonikotatik harago.

Zer ikus daiteke

Erakusketak ibilbide bat proposatzen du adimen artifizialaren oinarrizko kontzeptuetatik
eta giza eskubideetan duen eraginetik hasi eta teknologia horiek sortutako irudikapen
bisualetaraino.

Lanen bidez —kolektiboak zein kolaboratiboak—, datu-baseak, taxonomiak eta adimen
artifizialen iruditeri bisualak aztertzen dira, eta nola errepikatzen dituzten
desberdintasunak eta estereotipoak agerian jartzen da. Aldi berean, iruditeri horiek
pentsatzeko eta “hackeatzeko” proposamenak aurkezten dira, eta bisualitate berriak
eraikitzeko bideak zabaldu: anitzagoak, barneratzaileagoak eta justuagoak.

Publikoa gonbidatuta dago hausnartzera, interakziora eta teknologiarekiko duen
harremana zalantzan jartzera, ulertuz tresna digitalak ez direla neutroak, haiek sortzen
dituzten gizarte-egituren isla baizik.

 

iruditean

Erakusketako irudiak: Aiskoa Pérez // Inaugurazioko irudiak: Estibaliz Díaz @estibaliz.edde

Jarduera paraleloak

Erakusketa jarduera paraleloen programarekin lagunduta egongo da, artearen, teknologiaren eta giza eskubideen arteko elkarguneak zabaltzeko eta hausnarketa
areagotzeko.

  • Abenduaren 12a – 18:30

    AA ETA INDARKERIA DIGITALAK, ZIBERZAINTZARAKO ESTRATEGIAK HEGOALDE GLOBALETIK
    Elkarrizketa “Mujeres que Crean”ekin (Kolonbia).

    Zer dakarkigute Giza Eskubideek Adimen Artifizialari eta indarkeria digitalei buruz?
    Hitz egin dezagun emakumeen aurkako indarkeria digitalaz IAren unibertsoan, eta 
    ziber-zaintza estrategiez Hegoalde Globaletik. 
    Horretaz guztiaz hitz egingo dugu Luisa Fernanda Pinedarekin, 
    Mujeres que Crean”en eskutik.

  • Abenduaren 19an – 18:00 

    Erakusketaren bisita gidatua artistekin

    Publiko orokorrarentzat zabalik.

  • Bisita-tailerrak: 

    Bi saio talde espezifikoekin, irudikapenak nola eraikitzen diren eta nola urratu eta eraldatu daitezkeen AA-ek erreproduzitzen dituzten iruditeriak praktikan lantzeko.

DEIALDIA

Erakusketa hau Gasteizko Udalaren Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa
deialdiaren parte da, Garapenako Lankidetza Zerbitzuak sustatua. Ekimen honek
gizarte-justiziaren, berdintasunaren eta giza eskubideen inguruko gogoeta bultzatzen
duten proiektu artistikoak babesten ditu, sorkuntza garaikidea egungo erronka globalekin lotuz.


Proiektua sorkuntza-prozesu kolektibo baten bidez garatu da Mugarik Gaberekin, eta
hiru lan-saio kolektibo egin dira. Haietan, AA-ek irudiak nola sortzen dituzten eta nola
lotzen diren giza eskubideekin aztertu da, jakintza eta esperientzia anitzak partekatuz.
Halaber, Mujeres que Crean kolektibo kolonbiarra ere aritu da, indarkeria digitalen eta
erresistentzia zein irudikapen forma feministen inguruko truke-saio batean. Haien
ekarpenak ikuspegi berriak txertatzea eta proiektuaren dimentsio feminista eta nazioartekoa sendotzea ahalbidetu du.


Prozesua ikaskuntza eta sorkuntza partekatuaren ariketa izan da, eta ez da teoria hutsera mugatu: elkarrizketetatik eta gogoetetatik sortu dira hainbat obra kolektibo. Horrelako metodologiak funtsezkoak dira teknologiaz eta bizi dugun munduaz ikuspegi
zabalagoak, anitzagoak eta bidezkoagoak eraikitzeko.

parte hartu dute

ALEJANDRA BUENO

(Vitoria-Gasteiz 1987)
Artista bisuala, hezitzailea eta unibertsitateko irakaslea. Artea eta teknologia ikuspegi feministetatik lantzen ditu. Hizkuntzaren mugak eta emakumeen irudikapenari egiten zaion kritika ditu ardatz bere lanak.

LAURA MM

(Sopela 1985)
Diziplina anitzeko artista eta informatikaria, 15 urteko esperientzia duena programatzaile gisa. Bere lanak teknologia, artea eta diseinua uztartzen ditu, bizitza teknologikoak gizartean nola eragiten duen ikertuz.

AISKOA PÉREZ

(Vitoria-Gasteiz 1986)
Kultur kudeatzailea, diseinatzailea eta irakaslea, 10 urtetik gorako esperientzia duena kultur proiektuen eta arte hezkuntzaren kudeaketan. Bere proiektuek kultura garaikidea publikoekin lotzen dute.

MUGARIK GABE

Erakunde feminista honek 15 urte daramatza indarkeria matxistei buruzko estrategia bat koordinatzen, indarkeria matxisten aniztasuna aztertu, lagundu eta salatzeko prozesu kolektiboei lagunduz.

FELIPE RIBAS SAN MARTÍN

(Valdivia, (Chile) 1982).
Artista indisziplinarra, saiogilea eta Txileko sexu aktibista disidentea. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko doktorea (UPV). Gaur egun, doktoretza osteko ikertzailea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta artista egoiliarra New Yorkeko Swiss Institutean.

ROCIO SORIA-DiAZ

(Guayaquil, 1989)
Artista, kuradorea eta Vj. Bere praktikak ikuspegi kritiko eta teknnoanitzetatik heltzen die autoerrepresentazioari, generoari eta ikus-entzunezko baliabideei. Gaur egun, Pensamiento Manglar izeneko ikerketan ari da lanean, eta, begirada garaikide batetik, imajinario tropikal eta neomitologiko bat eraikitzen du bertan.

LUISA FERNANDA PINEDA

(Medellín - Colombia, 1994) Feminista, Politologoa eta Azterketa Sozioespazialetako Magisterra. Mujeres que Crea Bizitzarako Korporazioaren zuzendarikidea 35 urteko ibilbidea duen erakundea, emakumeen giza eskubideen defentsan eta indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubidearen aldarrikapenean, herri-hezkuntza feministako estrategietatik abiatuta eragin soziala eta politikoa, komunikazioa eta artibismoa.