Femias finalista Baffest 10 jaialdian
Eguna: urriak 18an
Ordua:
Tokia: Clara Campamor Gizarte Etxean (Barakaldo)
Antolatzailea:
Baffest
Femias kolektiboa Baffest 2025 Argazkilarien Lehiaketako finalista izendatu dute. Baffest Estatuko argazki-jaialdi garrantzitsuenetako bat da, eta aurten hamargarren edizioa izango du, 250 proiektutik gorako partaidetza errekorrarekin.
Gure “Emakumea lehenetsita” lana izan da bederatzi proposamen finalistetako bat, eta datorren urriaren 18an aurkeztuko da Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxean, Baffest Argazki Eguna ekitaldiaren barruan. Jardunaldi honetan, proiektu finalistak aurrez aurre defendatuko dira epaimahaiaren aurrean. Epaimahaiak Baffest Sariaren (nazionala) eta Barakaldo Sariaren (eskualdekoa) irabazleak aukeratuko ditu.
Baffest-en aurkezten dugun proiektua — “Emakumea lehenetsita” — agerian uzten du beste gorputz batzuk ikusezin bihurtu direla, AArekin sortutako irudietan heteronormatiboak duen nagusitasunaren aurrean. Erabiltzaileek MidJourney plataforman sortutako irudietatik abiatuta, prompt-ak “woman” gisa erabiliz, algoritmoek gorputz normatiboak nola erreplikatzen dituzten erakusten du lanak: zuriak, gazteak, argalak, hipersexualizatuak.

