FEMIAS-ek loraldia soren beka irabazten du «Ahotsak AA (r) entzat» garatzeko
Prestakuntza: 2026
Irekiera: Loraldia Festibala 2027
Antolatzen du:
Loraldia
Loraldiak laugarren urtez eman du Sormen Digitaleko Beka, eta pozarren iragartzen dugu aurtengo proiektu irabazlea Femias Kolektibaren ‘Ahotsak AA(r)entzat’ dela. Epaimahaiak bereziki baloratu du proposamenaren izaera berritzailea, kritikoa eta parte-hartzailea, euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan mugarri berri bat jartzen baitu.
Loraldia Sormen Digitala Bekak, aurreko edizioetan bezala, euskarazko sorkuntza digital natiboari bultzada emateko konpromisoari eusten dio.“Ahotsak AA(r)entzat”proiektuak ezin hobeto islatzen du bekaren espiritua: diziplinak nahastea, ikuspegi berriak eskaintzea eta euskara abangoardiako kultur adierazpenen erdigunean kokatzea.
Femias Kolektibak 10.000 euroko saria jasoko du lana garatzeko, eta emaitza 2027ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da.
Zer da ‘Ahotsak AA(r)entzat’?
Femias kolektiboa garatuko duen proiektu honek, instalazio interaktibo bat proposatzen du, adimen artifizial-makina bat protagonista izango duena hain zuzen ere. Instalaziora hurbiltzen diren pertsonek elkarrizketa bat izango dute adimen artifizial horrekin, galdera nagusi bati erantzunez: zer da euskal nortasuna/euskal kultura?
Elkarrizketa hauen bidez, AAk egunero eguneratuko du euskal izaeraren inguruan duen ulermena, parte-hartzaileen ahotsetatik, esperientzietatik eta kontakizun pertsonaletatik ikasiz. Horrela, proiektuak makinaren hezkuntza kolektiboaren prozesu bat proposatzen du, eta aldi berean, euskararen presentzia indartu nahi du adimen artifizialean, aurrez aurretik dituen aurreiritziak eta giza istorioak interpretatzeko moduak jokoan jarriz.
Instalazioak hausnarketarako gonbita egiten du, galdera ireki hauen bidez: AAk euskalki guztiak ulertzeko gai izango al da? Nola aldatuko ditu bere hasierako ideiak? Kontraesanarekin bizitzen ikasiko al du? Adimen artifizial batek kultura bizidun baten konplexutasuna ulertu edo bizi dezake?
Instalazioa joko kreatibo gisa ulertzen dugu, non Femias kolektiboak, parte-hartzaileek eta makina bera elkar-sorkuntzan arituko diren. Bidean AArekin zer nolako harremanak nahi ditugun irudikatuko ditugu, munduan egoteko moduak, ikaskuntzak eta desadostasunak partekatuz.

