IZAN AHAL DA AA FEMINISTA? ERAKUSKETA
2025eko
“Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa” deialdia
Abenduaren 11tik urtarrilaren 25era
Lekua: Montehermoso Kulturunean
Laguntzailea:
Mugarik gabe
Antolatzailea:
Gasteizko Udala
Garapenerako Lankidetza Zerbitzua eta Montehermoso Kulturune
Adimen artifizialak feminista izan daitezke? Erakusketa Femias kolektiboak —Aiskoa Pérez, Alejandra Bueno eta Laura MM artistek osatua— garatu du, Mugarik Gaberen lankidetzarekin, Gasteizko Udalak bultzatutako 2025eko Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa deialdiaren barruan.
Erakusketak hausnarketa kolektiboa proposatzen du adimen artifizial sortzaileen
inguruan —bereziki irudiak ekoizten dituztenen inguruan—, baita haien
funtzionamendua zeharkatzen duten genero-, lurralde- eta kultura-arrakalen inguruan ere.
Artearen bidez, publikoari teknologia hori gerturatzea, haren joera eta aurreiritziak
ulertzea eta giza eskubideei buruzko eztabaida irekitzea bilatzen da, aro digitalaren
testuinguruan.
Proiektuan, gainera, Latinoamerikako bi artista aritu dira: Rocío Soria-Díaz eta Felipe Ribas San Martín. Haien lanek eta ikuspegiek Hego Globalaren ikusmoldea ekartzen dute adimen artifizialen eta iruditerien ingurura, eta elkarrizketa zabaldutzen dute zentro teknologiko hegemonikotatik harago.
Zer ikus daiteke
Erakusketak ibilbide bat proposatzen du adimen artifizialaren oinarrizko kontzeptuetatik
eta giza eskubideetan duen eraginetik hasi eta teknologia horiek sortutako irudikapen
bisualetaraino.
Lanen bidez —kolektiboak zein kolaboratiboak—, datu-baseak, taxonomiak eta adimen
artifizialen iruditeri bisualak aztertzen dira, eta nola errepikatzen dituzten
desberdintasunak eta estereotipoak agerian jartzen da. Aldi berean, iruditeri horiek
pentsatzeko eta “hackeatzeko” proposamenak aurkezten dira, eta bisualitate berriak
eraikitzeko bideak zabaldu: anitzagoak, barneratzaileagoak eta justuagoak.
Publikoa gonbidatuta dago hausnartzera, interakziora eta teknologiarekiko duen
harremana zalantzan jartzera, ulertuz tresna digitalak ez direla neutroak, haiek sortzen
dituzten gizarte-egituren isla baizik.
iruditean
Erakusketako irudiak: Aiskoa Pérez // Inaugurazioko irudiak: Estibaliz Díaz @estibaliz.edde
Jarduera paraleloak
Erakusketa jarduera paraleloen programarekin lagunduta egongo da, artearen, teknologiaren eta giza eskubideen arteko elkarguneak zabaltzeko eta hausnarketa
areagotzeko.
Abenduaren 12a – 18:30
AA ETA INDARKERIA DIGITALAK, ZIBERZAINTZARAKO ESTRATEGIAK HEGOALDE GLOBALETIK
Elkarrizketa “Mujeres que Crean”ekin (Kolonbia).Zer dakarkigute Giza Eskubideek Adimen Artifizialari eta indarkeria digitalei buruz?
Hitz egin dezagun emakumeen aurkako indarkeria digitalaz IAren unibertsoan, eta
ziber-zaintza estrategiez Hegoalde Globaletik.
Horretaz guztiaz hitz egingo dugu Luisa Fernanda Pinedarekin,
“Mujeres que Crean”en eskutik.Abenduaren 19an – 18:00
Erakusketaren bisita gidatua artistekinPubliko orokorrarentzat zabalik.
Bisita-tailerrak:
Bi saio talde espezifikoekin, irudikapenak nola eraikitzen diren eta nola urratu eta eraldatu daitezkeen AA-ek erreproduzitzen dituzten iruditeriak praktikan lantzeko.
DEIALDIA
Erakusketa hau Gasteizko Udalaren Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa
deialdiaren parte da, Garapenako Lankidetza Zerbitzuak sustatua. Ekimen honek
gizarte-justiziaren, berdintasunaren eta giza eskubideen inguruko gogoeta bultzatzen
duten proiektu artistikoak babesten ditu, sorkuntza garaikidea egungo erronka globalekin lotuz.
Proiektua sorkuntza-prozesu kolektibo baten bidez garatu da Mugarik Gaberekin, eta
hiru lan-saio kolektibo egin dira. Haietan, AA-ek irudiak nola sortzen dituzten eta nola
lotzen diren giza eskubideekin aztertu da, jakintza eta esperientzia anitzak partekatuz.
Halaber, Mujeres que Crean kolektibo kolonbiarra ere aritu da, indarkeria digitalen eta
erresistentzia zein irudikapen forma feministen inguruko truke-saio batean. Haien
ekarpenak ikuspegi berriak txertatzea eta proiektuaren dimentsio feminista eta nazioartekoa sendotzea ahalbidetu du.
Prozesua ikaskuntza eta sorkuntza partekatuaren ariketa izan da, eta ez da teoria hutsera mugatu: elkarrizketetatik eta gogoetetatik sortu dira hainbat obra kolektibo. Horrelako metodologiak funtsezkoak dira teknologiaz eta bizi dugun munduaz ikuspegi
zabalagoak, anitzagoak eta bidezkoagoak eraikitzeko.
FELIPE RIBAS SAN MARTÍN
(Valdivia, (Chile) 1982).
Artista indisziplinarra, saiogilea eta Txileko sexu aktibista disidentea. Valentziako Unibertsitate Politeknikoko doktorea (UPV). Gaur egun, doktoretza osteko ikertzailea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta artista egoiliarra New Yorkeko Swiss Institutean.
ROCIO SORIA-DiAZ
(Guayaquil, 1989)
Artista, kuradorea eta Vj. Bere praktikak ikuspegi kritiko eta teknnoanitzetatik heltzen die autoerrepresentazioari, generoari eta ikus-entzunezko baliabideei. Gaur egun, Pensamiento Manglar izeneko ikerketan ari da lanean, eta, begirada garaikide batetik, imajinario tropikal eta neomitologiko bat eraikitzen du bertan.

