Femias-EK HUB DE EMPRENDEDORAS JARDUNALDIAN
Eguna: Urriak 25
Ordua: 10:15tik aurretik
Lekua: Donosti, Impact Hub
Antolatzen du: Hub emprendedoras
Datorren urriaren 25ean, FEMIAS-ek parte hartuko du Donostiako HUB Emprendedoras jardunaldian, emakume berritzaile, sortzaile eta profesionalak biltzen dituen topagune batean, esperientziak, proiektuak eta inpaktudun ekintzailetzari buruzko gogoetak partekatzeko helburuarekin.
Gure parte-hartzea “Adimen Artifiziala eta Genero Aurreiritziak” izeneko tailerraren bidez izango da: proposamen praktiko eta hausnarketa bidezkoa, sistema automatizatuek genero-desberdintasunak nola erreproduzitzen dituzten —eta nola lagundu dezaketen horiek eraldatzen— aztertzeko eztabaida zabaltzea du helburu.
Tailerrean honakoak aztertuko ditugu:
Zein genero-aurreiritzi mota agertzen diren AA tresnetan eta nola antzeman daitezkeen.
Teknologia horien erabilera kontziente eta etikoago baterako estrategiak.
Genero-ikuspegia txertatzen duten berrikuntza eta teknologiako proiektuen adibide praktikoak.
Jardunaldi hau Impact Hub Donostiak bultzatutako HUB Emprendedoras programaren parte da, eta bere helburua da gizarte-, sormen- eta jasangarritasun-helburua duten ekimenak gidatzen dituzten emakumeen arteko sareak sendotzea.

