Scroll Top
FEMPROMPT

FEMPROMPT

URTEA: 2025
DIRULAGUNTZA:
 2024KO CAF-ELHUYAR BEKA

FemPrompt Femias kolektiboak garatutako tresnetako bat da, kokatutako eta ikuspegi feministatik abiatutako adimen artifiziala sustatzeko.

Aplikazio interaktibo gisa diseinatua, tresna honek AA sortzaileko ereduentzako prompt inklusiboak eraikitzen laguntzen du, irudien sorkuntzan adimen artifizialak dituen aurreiritziak ikusgai eginez.

Botoietan eta funtsezko kategoria batzuetan —identitatea, estetika eta narrazioa— oinarritutako interfaz intuitibo baten bidez, FemPrompt-ek testu-aginduak (prompt-ak) sortzen dituztenei erabaki kontzienteago, kritikoago eta sortzaileago baterantz gidatzen ditu. Tresna honek pedagogia bisual gisa jarduten du, artearen, teknologiaren eta feminismoren arteko harremana pentsatzeko modu berriak proposatuz.

Prompt-a eraikitzen den heinean, FemPrompt-ek aurreiritzien abisuak bidaltzen ditu, estereotipoak, bazterketak edo irudikapen nagusiak errepika ditzaketen konbinazioak antzematen direnean. Horrez gain, ikusizko adibide konparatiboak erakusten ditu: AA bidez sortutako irudi tipiko baten eta aukera inklusiboago baten arteko kontrastea.

Proiektu hau Femias kolektiboak Euskal Herritik bultzatua da, CAF–Elhuyar bekaren laguntzaz finantzatua, eta gure apustuaren parte da: artearen eta adimen artifizialaren arteko gurutzaketa, kritika kokatua, eta ikusizko irudikapen anitzago eta bidezkoagoak irudikatzeko baliabideak sortzea.