Scroll Top
EMIAK

EMIAK – 1º FASEA

URTEA: 2025
DIRULAGUNTZA:
KSI-GUNE

Emiak Femias Kolektiboak garatutako tresna bat da, adimen artifizialaren bidez sortutako irudien analisi kritikorako. Euskal Herriko testuinguruan kokatua eta ikuspegi feministatik abiatuta, Emiak begiratzeko modu bat proposatzen du, non ardatz nagusiak irakaskuntza bisuala, gogoeta kritikoa eta AAren (adimen artifizialaren) aurreiritziak diren.

Aplikazioa garatzeko, berezko errubrika baten bidez trebatu da AA bat, eta horrek irudiak hiru dimentsio giltzarriren arabera aztertzen ditu: identitatea, estetika eta narrazio bisuala. Horrela, Emiak irudi baten irudikapena sexista, estereotipatua edo, aitzitik, inklusiboa eta anitza den ebaluatzeko aukera ematen du.

Irudi bat igotzean, tresnak interpretazio kritiko bat eskaintzen du, eta askotan nahi gabe sormen-prozesuetan errepikatzen diren aurreiritzi bisualak agerian jartzen ditu. Horrez gain, ereduzko jokabide horiek zalantzan jartzeko eta eraldatzeko gida moduan ere balio du.

Emiak tresna pedagogiko gisa ere funtzionatzen du. Begiratzen ikasteko tresna da, arreta eta kontzientzia handiagoz, eta oharkabean pasatzen diren puntu itsuak identifikatzeko. Artearen, feminismoren eta teknologiaren arteko gurutzetik, adimen artifizial feministaren alde egiten du, zaintza, aniztasuna eta pentsamendu kritikoa ardatz nagusi dituen sormen bisualaren alde.