Femias-en, elkarrizketan, zaintzan eta lan horizontalean oinarritutako kolektibo feminista gisa antolatzen gara. Gure ustez, kolektiboa ez da ekoizpen modu bat soilik, baizik eta munduan egoteko modu bat: galderak, ezagutza kokatuak eta esperientzia desberdinak partekatzeko lekua.
Adimen artifizialaren ikuspegi kritiko batetik kokatzen gara, haren joerak zalantzan jarriz eta teknologiari, generoari eta irudiari buruzko kontakizun nagusiak deseraikitzen sailatzen gara. Ez dugu AA neutrala bilatzen, kontzientea, feminista eta inklusiboa baizik.
Taldean esperimentatzeko tresnak, obrak eta gailuak diseinatzen ditugu, teknologiak gure bizitzetan nola eragiten duen aztertuz. AAk sortutako irudia, guretzat, boterea, desioa eta antzezpena jokoan dauden eztabaida-zelai bat da.
Komunitate eta testuinguru espezifikoekin lan egiten dugu, artearen, feminismoaren eta teknologia kritikoaren bidez teknologiak pentsatzeko, sortzeko eta hackeatzeko espazioak sortuz. Gure ikuspegia jakintza kolektiboaz elikatzen da, eta AA kokatu, etiko eta eraldatzaile baten aldeko apustua egiten du.
IKERKETA
Adimen artifizial generatiboak ikuspegi feministatik aztertzen ditugu, haien joera, inpaktu kultural, sozial eta politikoetan sakonduz.
Sorkuntza
Etorkizun teknologiko posibleak irudikatzen dituzten proiektu artistikoak eta tresnak garatzen ditugu, narratiba nagusiak zalantzan jarriz eta irudikatzeko moduak zabalduz.
Hezkuntza eta aktibazioa
Pentsamendu kritikoa, heziketa bisual eta teknologikoa ikuspegi feministatik eta artistikotik sustatzen dituzten prestakuntza- eta bitartekaritza-jarduerak diseinatzen ditugu.
Irudi-aholkularitza
Irudiekin lan egiten den prozesu sortzaile, instituzional edo komunikatiboak laguntzen ditugu. Alborapenak aztertzen ditugu, hobetzeko estrategiak proposatzen ditugu eta ikusizko erabakiak hartzen laguntzen dugu, ikuspegi etiko, inklusibo eta testuinguruaren ikuspegitik.
komisariotza
Artea, teknologia eta feminismoak gurutzatzen dituzten erakusketak, obra-aukeraketak edo ibilbide tematikoak diseinatzen ditugu. Gaur egungo hizkuntzekin hitz egiten duten eta irudikapenari, begiradari eta botereari buruzko galderak zabaltzen dituzten kontakizun kritikoak proposatzen ditugu.
Artelanen sorkuntza
Obra artistikoa ekoisten dugu, enkarguz edo elkarlanean, zeina AAri, irudiei eta feminismoei buruzko gure ikerketatik abiatutzen dena. Tresna sortzaileekin lan egiten dugu pieza bisualak, instalazioak edo beste formatu batzuk garatzeko.
Hitzaldietan parte hartzea
Topaketetan, jardunaldietan edo elkarrizketa-mahaietan parte hartzen dugu, ikusizko sorkuntzaren inguruan dugun esperientzia adimen artifizialarekin partekatuz, ikuspegi feminista, kritiko eta kokatu batetik.

